XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zeukan aldean ez taulaskarik ez idazteko ziririk.

Askaren ertzean eserita, haren gainalde leun ederra ukitzen ari zen bere erhiez.

Esan zidatenez, mutilaren aitak lanpostu apal bat izana zuen jabego inperial zabalen administrazioan; zurtzatu eta senide baten ardurapean gelditua zen, artean oraindik haurra zelarik; eskola-umezaroan, bere gurasoen adiskide izana zen Nikomediako armadore batengana bidalia zuten, familia txiro hari beste hau oso aberatsa iruditzen, nonbait.

Besteek aldeginda gero neurekin gelditzeko eskatu nion.

Ez zen oso eskolatua, eta bai, ostera, gauza gehienetan ezjakina, gogoetatsua, sineskorra.

Ezagutzen nuen haren sorterria, Claudiopolis: lortu nuen bere familiaren etxeaz, gure itsasontzientzako mastak ematen dituzten pinadien ondoan eraikitako etxe hartaz, mintza zekidan; Attysen tenpluaz ere bai, muino baten gainean kokaturiko eta bertako musika ozenak oso gogoko omen zituen hartaz; baita bere herriko zaldi eder eta jainko arraroez ere.

Ahots apur bat luto hark Asiako azentoaz ahozkatzen zuen grekoa.

Bat-batean, aditua edo beharbada begiratua sentitu zelarik, asaldatu, gorritu eta hertsi egin zen laster haietara ohitu ere egingo nintzen isilaldi setati haietako batean.

Nabastarre baten lehen lerroak marrazturik zeuden.

Handik aurrera bidaia guztietan eraman nuen bidailagun, eta ezin sinetsizko urte zoragarri batzuren hasiera izan zen hura.

Antinoo Greziarra zen: aintzinako familia ilun haren oroitzapenetan arakatuz, Propontidako itsasaldera etorritako lehenengo arkadiar kolonoen garaietaraino iritsia ere banaiz.

Baina Asiak odol garratz xamar hari, ardo soila nahasi eta usaingozatzen duen ezti-tantoarena bezalako eragina txertatua zion.